Osabide euskaraz

Sign Now
petition image

Lehen mailako atentzioan erizainek eta medikuok erabiltzen dugun Osabide programa informatikoa euskaraz eskain dezaten eskatu nahi dugu; alde batetik euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeko, eta bestetik pazienteen hizkuntza eskubideak bermatzeko, kasu honetan eta eurek  horrela nai ezkero historia klinikoa euskaraz izan dezaten.

Izan ere, Osakidetzako Kontseiluak 2005eko maiatzaren 27an onartu zuen Euskara Plana, gure erakundean euskararen erabilera normalizatzeko asmoz egindakoa. Euskara plana edo egitasmoa, bere hitzetan, “herritar guztien hizkuntza eskubideak babesteko, gure gizarteak adierazitako nahiari eta berariaz eskatutakoari egoki erantzunez” asmoarekin sortu zen.

Plan honen lehenengo atalean (Osakidetzaren euskara planaren helburu orokorrak) euskara lan hizkuntza bezala bultzatzea helburuetako bat da, eta horrela dio: “Zerbitzu-erakundeek hizkuntza ofiziala ahoz eta idatziz erabiltzeko jarraibideak ezarriko dituzte, euskara lan hizkuntza izateko behar diren baldintzak betetzen dituzten unitate-sanitarioetarako edo administrazio unitate edo orokorretarako.” (1.3 atala, Euskara lan hizkuntza).

Aurrerago, 4. atalean (Euskararen erabilerako irizpideak), eta hain zuzen hirugarren puntuan (4.3 Aplikazio informatikoak eta beste hainbat baliabide material) horrela dio: “Bestalde, baliabide teknikoak eskuratzeko modua egonez gero, Osakidetzako jarduera sanitario eta administratiboari eusten dioten tresna informatiko espezifikoek bi hizkuntza ofizialetan jarduteko aukera eman beharko diete erabiltzaileei.”

Egia da aurrerapenak lortu direla euskararen erabilpenaren normalizazioan, baina ez da nahikoa eta pazienteen zein langileon hizkuntza eskubideak ez dira osorik bermatzen Beraz, Osabide programa informatikoa euskeraz eskaintzea Osakidetzaren betebeharretako bat da.

Sign The Petition
OR

If you already have an account please sign in, otherwise register an account for free then sign the petition filling the fields below.
Email and password will be your account data, you will be able to sign other petitions after logging in.

Privacy in the search engines? You can use a nickname:

Attention, the email address you supply must be valid in order to validate the signature, otherwise it will be deleted.

I confirm registration and I agree to Usage and Limitations of Services
I confirm that I have read the Privacy Policy
I agree to the Personal Data Processing
Shoutbox
Sign The Petition
OR

If you already have an account please sign in

I confirm registration and I agree to Usage and Limitations of Services
I confirm that I have read the Privacy Policy
I agree to the Personal Data Processing
Goal
1 signatures
Goal: 1,000
Latest Signatures
Information
In: -
Petition target:
Osakidetzako bezero eta langile guztiak
Tags
No tags
Embed Codes
direct link
link for html
link for forum without title
link for forum with title
728×90
468×60
336×280
125×125